Orioko hamaika arraun entrenatzailek atxikimendua eman diote Gure Esku Dagori

Karkara 2017ko api. 5a, 18:13

Maiatzaren 7an egingo den herri galdeketari babesa eman diote entrenatzaileek.

Maiatzaren 7ko herri galdeketari begira, Orioko eragileen atxikimendu argazkiak biltzen ari da baliza elkartea. Hainbat atxikimendu lortu dituzte dagoeneko, horien artean arrauneko hamaika entrenatzailerena.

Mikel Orbañanosek, Joxean Olaskoaga Aizperrok, Jon Salsamendik, Mikel Arostegik, Angel Mari Larrañagak, Gorka Etxeberriak eta Jose Luis Kortak argazkia atera dute galdeketari babesa emateko. Horiez gain, Santi Zabaletak, Borja Menak eta Jon Iriondok ere atxikimendua eman diote Gure Esku Dagori, argazkian agertu ezin izan duten arren.

Agerraldia apirilaren 7an

Apirilaren 7an, ostiralean, agerraldia egingo du herriko plazan Baliza elkarteak. Elkarteko kideez gain, herriko ordezkari eta hautetsiak ere han izango dira galdeketari babesa emateko. 19:00etan izango da agerraldia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!