Orioko Baliza elkarteak lokala irekiko du herriko plazan

Karkara 2017ko api. 13a, 11:38
Plazan, udaletxearen ondoan kokatuta dago Baliza elkartearen lokala.

Hilaren 18an, datorren asteartean, irekiko du Orioko Gure Esku Dagok lokala.

Orioko Baliza elkarteak lokala irekiko du hilaren 18an, datorren asteartean, herriko plazan. Elkartetik jakinarazi dute lagapen kontratu bidez utzi dietela lokala doan. “Mila mila esker jabeei laguntza paregabe honengatik”, eskertu dute. Lokala udaletxe ondoan dago, eta uste dute baliagarria izango zaiela maiatzaren 7ko herri galdeketaren parte hartze prozesuan laguntzeko.

Hilaren 18an irekiko dute Orioko Gure Esku Dagoren egoitza, eta egun horretan bertan, hilaren 20an eta 28tik aurrera herri galdeketan aldez aurretik botoa emateko aukera izango dute oriotarrek.

Hurrengo egunetan izango da zabalik Baliza elkartearen lokala:

  • Apirilaren 18an, asteartea, 18:00etatik 19:30era.
  • Apirilaren 20an, osteguna, 11:00etatik 12:30era.
  • Apirilaren 22an, larunbata, 13:00etatik 14:00etara.
  • Apirilaren 23an, igandean, 13:00etatik 14:30era.
  • Apirilaren 25ean, asteartea, 18:00etatik 19:30era.
  • Apirilaren 27an, osteguna, 11:00etatik 12:30era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!