Galiziara bidaia antolatu du Zaharren Babeslekuak

Karkara 2017ko api. 28a, 10:34
Argazkia: http://www.viajero-turismo.com

Irailaren 18tik 26ra izango da oporraldia eta maiatzaren 31 baino lehenago eman behar dute izena Babeslekuko bazkideek.

Bederatzi egun eta zortzi gaueko irteera ere egingo dute Galiziare irailean herriko jubilatuek, Babeslekuak antolatuta. Irailaren 18an egingo dute irteera eta hilaren 26an itzuliko dira.

Zaharren Babeslekuko bazkideek maiatzaren 31 baino lehenago eman beharko dute izena eta 45 euroko laguntza izango dute. Tokirik geratzen bada, ekainaren 1etik aurrera bazkide ez direnek ere eman dezakete izena. Bidaiara joan nahi duenak 626471423 –Txomin– telefono zenbakira deitu beharko du.

Hau izango da bidaiaren egunerokoa:

Irailak 18 – Orio-Oviedo: Irteera Oviedora eta hamaiketakoa iristean. Arratsaldean, bisita gidatua bertako gidari batekin. Afaria eta ostatua.

Irailak 19 – Oviedo-Katedralen Hondartza-Lugo-O Grove: Gosaria. Irteera Katedralen Hondartzara itsasbeheran. Bidaia Lugora, hamaiketakoa eta bisita laburra. O Grovera bidaia, afaria eta ostatua.

Irailak 20 – O Grove-Santiago de Compostela–Canbados-O Grove: Gosaria. Egun osoko irteera. Goizean Compostelan egun erdiko bisita gidatua. Hamaiketakoa jatetxean. Arratsaldean Cambadosera bisita. Afaria eta ostatua.

Irailak 21 – O Grove –autobus gabeko eguna–: Gosaria. Irteera itsasontzian gidariarekin, muskuilu dastaketa eta horien kultiboaren inguruko azalpenak. Hamaiketakoa hotelean eta arratsaldea libre. Afaria eta ostatua.

Irailak 22 – O Grove-A Coruña- O Grove: Gosaria. Egun osoko irteera Coruñara. Egun erdiko bisita bertako gidari batekin. Hamaiketakoa jatetxean eta bazkalostea hirian zehar. Afaria eta ostatua.

Irailak 23 – Viana do Castelo-Braga-O Grove: Egun osoko irteera Portugalera, Viana Do Castelon eta Bragan bisitak bertako gidariekin. Bazkaria jatetxean. Itzurlera, afaria eta ostatua.

Irailak 24 – O Grove-Pontevedra-Combarro-O Grove: Gosaria. Irteera goizean Pontevedra eta Combarro ikustera. Arratsaldea libre, afaria eta ostatua.

Irailak 25 – O Grove-Sil ibaian gurutzaldia-Leon: Gosaria. Goizean irteera eta Sil ibaian gurutzaldia. Bazkaria eta arratsaldean Leonera bidaia. Afaria eta ostatua.

Irailak 26 – Leon-Orio: Gosaria. Goizean, egun erdiko bisita Leonen bertako gidariarekin. Bazkaria hotelean eta, bazkalostean, Oriora bidaia.

Bidaia barruan sartzen dira:

  • Euska Tour autobusak bidaia osoan –atseden eguna izan ezik–.
  • Gaua Astures 3* hotelean –Oviedo–.
  • 6 gau Maruxia 3* hotelean –O Grove–.
  • Gaua Conde Luna 4* hotelean –Leon–.
  • Mantenu osoko egonaldia eta sei bazkari jatetxeetan –edariak barne, ura eta ardoa–.
  • Gidari ofizialak Oviedon, Santiagon, Coruñan, Vianan, Bragan eta Leonen.
  • Gidari laguntzailea –Marta– bidai osoan zehar.
  • Itsasontzi bidaia eta dastaketa O Groven eta Sil ibaian gurutzaldia.
  • Bidaia asegurua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!