Baliza elkartearen balorazioa

Karkara 2017ko mai. 7a, 22:18

Helburu nagusia bete dela azpimarratu du taldeak, lortutako zifrak oso ontzat joz. 

Hauxe da Baliza elkarteak zabaldu duen balorazio testua osorik: 

Egun betea izan da gaurkoa: ilusioz, arduraz eta pozez betea. Bihotz betean sartu ginen herritar batzuk herri galdeketaren antolaketan eta asebete egin gaitu oriotarron erantzun ederrak.

Bide honek segida izango duela esan nahi dugu gaur. 1502 oriotarrek eman dute botoa herri galdeketan, eman zezaketenen %31ak. Botoa emanez adierazi dute zein den gure herriarentzat nahi duten etorkizuna. Bejondeiela.

Bete dugu helburua. Bete dira hautetsontziak botoz eta gure bihotzak herri gogoz. Begiak beteta eman du botoa batek baino gehiagok eta guk, gure aldetik, eskerrak eman baizik ez dezakegu egin. Mila esker botoa ematera etorri zareten guztioi, autodeterminazio ariketa honetan parte hartu duzuen guztioi. Bete-beteko lezioa eman diozue herri honi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!