Jendetza bildu da Josep Pamiesen hitzaldian

Karkara 2017ko mai. 8a, 16:23
Arraunetxeko aretoa jendez bete zen Josep Pamiesen hitzaldian. (Mandalara Taldea)

Arraunetxeko aretoa bete egin zen igandean.

Igandean Josep Pamies nekazari eta terapia naturalen aldeko aktibista kataluniarrak hitzaldia eskaini zuen Arraunetxean, Mandalara elkarteak antolatuta. Pamiesek Sendabelarrak eta osasunaren autogestioa izan zituen hizpide, eta 450 lagun inguru bildu ziren hiru ordu eta erdi iraun zituen saioan. Ezusteko gonbidatu bat ere izan zen hitzaldian, Txumari Alfaro naturopatian aditua eta telebista aurkezlea, hain zuzen ere. Ekimenean izan ziren hainbat herritarrek "oso aberasgarria" izan zela nabarmendu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!