Kadete mailako nesken zortzikoak Libourneko nazioarteko txapelketa irabazi du

Karkara 2017ko mai. 8a, 16:44
Kadete mailako neskek Libourneko nazioarteko txapelketa irabazi dute. (Orio Arraunketa Elkarte)

Jon Carazo arraunlariak brontzezko domina eskuratu du Belgradon jokatu den mundu mailako aulki mugikorreko txapelketan, Espainiako selekzioarekin.

Larunbatean Aviron Regates Internationales de Libourne estropada jokatu zen, Frantziako Gironde eskualdeko Libourne herrian. Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak bertan izan ziren; 13 ontzik parte hartu zuten txapelketan, eta Ibon Urbietak entrenatzen dituen kadete mailako nesken zortzikoak lehen postua lortu zuen bere mailan.

EMAITZAK

- Kadete mailako nesken zortzikoa txapelduna.
- Alebin mailako biko skullarentzat zilarra.
- Jubenil mailako mutilen lemazainik gabeko laukoa 4. postua.
- Alebin mailako lauko skulla 6. postua.
- Kadete mailako mutilen A zortzikoa 7. postuan eta B zortzikoa 8. postuan.
- Infantil mailako nesken biko skulla 8. postua.
- Kadete mailako nesken lauko skulla 8. postua.

Carazok brontzea

Bestalde, Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari Jon Carazok Espainiako selekzioarekin mundu mailako arraun kopa jokatu du asteburuan, Serbiako Belgrado hirian. Carazok brontzezko domina eskuratu du txapelketan, lemazainik gabeko lauko ontzian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!