Danbolinfest Astea abiatu dute

Karkara 2017ko mai. 8a, 18:05

Astean zehar hainbat saio eskainiko dituzte Danbolin Musika Eskolako ikasleek.

Gaur abiatu dute Danbolinfest Astea, Danbolin Musika Eskolako tailerreko 1. mailako ikasleen kontzertuarekin. Astean zehar hainbat saio eskainiko dituzte ikasleek.

EGITARAUA

Maiatzaren 9an, asteartearekin, 17:30ean: tailerreko 2. kurtsoko ikasleen kontzertua kultur etxean.

Maiatzaren 11n, ostegunarekin, 17:30ean: tailerreko 3. kurtsoko ikasleen kontzertua kultur etxean.

19:00etan, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleen kontzertua.

Maiatzaren 13a, larunbata.

11:00etan hasita, kontzertuak herriko hainbat tokitan:

- Plazan: trikitixa, pianoko eta gitarrako ikasleak.

- Aritzaga plazan: kantuko eta biolontxeloko ikasleak.

- Abeslari plazan: klarineteko eta saxoko ikasleak.

- Arrantzale kalearen hasieran: biolineko eta esku-soinuko ikasleak.

- Futbol zelaiko plazan: perkusioko eta flautako ikasleak.

- Arrantzale kalearen bukaeran: tronpetako eta txistuko ikasleak.

12:30ean, musika mintzairako ikasleek abestuko dute Herriko Plazan, eta 13:30ean dantzako ikasleek saio txiki bat eskainiko dute bertan.

14:00etan plazan bazkaltzeko bilduko dira.

16:00etan karaokea eta txokolate-jana izango dira.

17:30ean, ospakizunari bukaera emateko, erromeria Bide batez taldearekin

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!