Erraustegiaren aurkako manifestazio zaratatsua egin zuten atzo Orion

Karkara 2017ko mai. 9a, 09:45
Atzo arratsaldean egin zuten mobilizazio zaratatsua herrian

Gipuzkoako hainbat herritan mobilizazioak egin zituzten atzo, tartean Orion.

Zubietako errauste plantaren obrak abiatu dituzte. Atzo hasi zituzten lanak, eta bihar egingo dute inaugurazio ofiziala, lehen harria jarriz. Horren aurrean, Gipuzkoako hainbat herritan mobilizazioak egin zituzten atzo, tartean Orion. Manifestazio zaratatsua egin zuen atzo arratsaldeam hainbat oriotarrek, eta herria zeharkatu zuten Errausketarik ez! ez geure izenean aldarrikatuz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!