'Erradikalak gara' bertso-berriketa saioa eskainiko dute ostiralean gaztetxean

Karkara 2017ko mai. 9a, 15:42
'Erradikalak gara' saioa eskainiko dute ostiralean Etxeluze Gaztetxean

Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek bertsoa eta antzerkia uztartuko dituzte.

Ostiralean 22:00etatik aurrera Erradikalak Gara bertso-berriketa saioa eskainiko dute Etxeluze Gaztetxean. Ane Labaka eta Beatriz Egizabal aterako dira eszenatokira, eta bertsoa eta antzerkia uztatuko dituzte jendaurrean. Sarrera hiru euro kostako da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!