Najat Kaanache oriotarraren Nur Jatetxea Luxury Restaurant Awards sarietarako hautatu dute

Karkara 2017ko mai. 9a, 16:28
Najat Kaanache oriotarra bere jatetxean lanean, kamera batek grabatzen dion bitartean. (Nur Jatetxearen webgunea)

Najat Kaanachek pasa den urtean ireki zuen Nur Jatetxea Marokoko Fez hirian.

Nur Jatetxea Luxury Restaurant Awards nazioarte mailako ostalaritza sarietarako hautatu dute, Sukaldaritza Marokoarra sailean. Hainbat urtez Miamin (Ameriketako Estatu Batuetan) sukaldari-exekutibo lanak egin ondoren, iaz Nur Jatetxea ireki zuen Najat Kaanache oriotarrak, Marokoko Fez hirian.

Bertan, Kaanchek mundu mailako jatetxe hoberenetan ikasitako azken sukaldaritza teknikak erabiltzen ditu Marokoko sukaldaritza tradizionala oinarri hartuta. Modu horretan, zapore eta kolorez beteriko platerak sortzen ditu oriotarrak.

Herritarrek Luxury Restaurant Awards sariketan botoa eman dezakete, maiatzaren 21a bitartean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!