Miriam Mendoza ipuin kontalariak saioa eskainiko du astelehenean, kultur etxean

Karkara 2017ko mai. 10a, 17:05
Miriam Mendoza ipuin kontalaria, ipuina kontatzen.

3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioa izango da.

Miriam Mendoza ipuin kontalariak saioa eskainiko du datorren astelehenean, maiatzaren 15ean, Orioko Kultur Etxeko areto nagusian. 18:00etan hasiko da 3-6 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako kontaketa, eta parte hartzaileek ipuinen munduan murgiltzeko aukera izango dute bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!