karkara.eus

Iratxe Oliden: "Azken bi jardunalditako partidak tentsio handikoak izan dira"

  kirola  Orio

Zarautz Kirol Elkarteko futboleko nesken taldeko kapitaina da Iratxe Oliden oriotarra. Euskal Liga irabazita, datorren denboraldian Espainiako Bigarren Mailan jokatzeko txartela lortu du taldeak.

Iratxe Oliden: "Azken bi jardunalditako partidak tentsio handikoak izan dira"
Zarauzko Udaletxean harrera egin zieten ZKE futboleko nesken taldeari. Argazkiak Iratxe Oliden kapitaina garaikurrarekin. (Zarauzko Hitza) | Ikusi handiago | Argazki originala

Iratxe Oliden futbol jokalari oriotarraren kapitain dela, Zarautz Kirol Elkarteko futboleko nesken taldeak azken jardunaldian lortu zuen Euskal Liga irabaztea, eta balentria horri esker, hurrengo denboraldian Espainiako Bigarren Mailan lehiatzeko txartela lortu du. Azken bi jardunalditako partidak tentsio handikoak izan dira. Egia esan, sailkapeneko lehen postuan jarri eta Bigarren Mailara igotzeko aukera ikusi genuen unetik gogorra egin zaigu liga. Ez dakit urduritasunak zirelako edo...- adierazi dio oriotarrak Zarauzko Hitzari.

Azken unera arte borrokatu behar izan zuten neskek mailaz igotzeko, eta partida irabazi zuten momentua sekulakoa izan zela aitortu du Olidenek. Hurrengo denboraldiari begira, maila mantentzea izango dute helburu.

Irakurri hemen Iratxe Olideni Zarauzko Hitzak eginiko elkarrizketa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa