Pride filma emango dute bihar Etxeluzen

Karkara 2017ko mai. 16a, 11:12

Xaltxerak taldeak antolatu du zine-foruma LGTB fobiaren kontrako eguna dela eta.

LGTB fobiaren kontrako eguna dela eta, Orioko Xaltxerak taldeak eta Etxeluze Gaztetxeak zine foruma antolatu dute maiatzaren 17rako. Pride filma emango dute Etxeluzen 19:00etan eta, ondoren, eztabaida egingo dute.

Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da maiatzaren 17a, egun horretan, 1990. urtean, Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuelako.

Pride – Matthew Warchus (2014)

1984ko udan, Margaret Thatcher lehen ministro denean, Meatzarien Sindikatu Nazionalak grebara deitzen ditu langileak. Londreseko Gay Harrotasuneko manifestazioan, homosexual talde batek diru bilketa egiten du langileen familiei laguntzeko, baina sindikatuak ez du dirua onartzen. Taldeak meatzariekin zuzenean kontaktuan jartzea erabakitzen du eta Galeseko herri txiki batera joaten dira. Horrela hasten da erabat ezberdinak diren eta borroka berak batzen dituen bi komunitateen istorio bitxia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!