Bost garaipen lortu dituzte oriotarrek Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 8. jardunaldian

Karkara 2017ko mai. 16a, 16:04
Gipuzkoako aulki mugikorreko ligako 8. jardunaldia Orion. (Joxemari Olasagasti)

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako Txapelketa Orion jokatuko dira, ekainaren 4an.

Larunbatean Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako 8. jardunaldia jokatu zen Orion. Orio Arraunketa Elkarteak 22 ontzi aurkeztu zituen, eta bost garaipen lortu.

Herrian jokatuko duten hurrengo jardunaldia ekainak 4an izango da. Egun horretan ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dira. Arraun elkartetik jakinarazi dute ondoren Euskadiko Txapelketa izango dela Legution, eta jubenil, senior eta beterano mailako Espainiako Txapelketa izango dela Sevillan eta infantil eta kadete mailakoa Banyolesen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!