'Heriotza haurraren begiradatik' hitzaldia izango da ekainaren 3an, Arraunetxean

Karkara 2017ko mai. 16a, 17:50
Jendetza bildu zen Josep Pamiesen hitzaldian, Arraunetxean. (Mandalara taldea)

Kame Parafarmaziako Jose Mari Sarasola Izetak eskainiko du saioa.

Ekainaren 3an, larunbatarekin, Heriotza haurraren begiradatik hitzaldia izango da Orion, Mandalara taldeak antolatuta. Zumaiako Kame Parafarmaziako Jose Mari Sarasola Izetak eskainiko du saioa. 16:30ean izango da Orioko Arraunetxean, eta doakoa izango da; gainera, bertan parte hartu nahi dutenek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izango.

Heriotza haurraren begiradatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako Heriotz on bat bizi ekimenaren barruan antolatu du Mandalara taldeak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!