Guraso talde batek egindako eskariaren aurrean EAJren erantzuna

Karkara 2017ko mai. 17a, 10:23

Orioko EAJtik adierazi dute "herrian parke estali batek mesede egion liokeela herritarrei, batez ere gure txikienei, horregatik elkarlanerako eta akordioetara iristeko prest gaude".

EAJren eranztunak horrela dio:

"Harriduraz irakurri dugu maiatzaren 11an Karkaran eta Urola Kostako Hitzan irakurritako albistea. Titularrak horrela zioen: “Sinadurak biltzen ari dira udalak haurrek jolasteko gune estali bat egin dezan”. Harriduraz diogu, Karkara aldizkarian, egun gutxi lehenago, udalaren txokoa atalean, partehartze prozeduretan aurrerapausuak eman nahi eta Foru Aldundiarekin elkarlanean, esperientzia pilotu bat egiteko gaia horixe izango zela azaldu baitzuen gure alderdiak, gobernuan dagoen alderdiak, EAJk alegia.

Gaia ez zen nola halakoa, jolastoki estali baten beharra adierazi baitzuen duela urtebete edo “guraso talde batek”, emakume batek ordezkatuta. Herrian eta herritarrek azaldutakoaren arabera, parke estaliarena, interesa sortu duen gaia izanik, partaidetza prozedura bati hasiera emateko egokia iruditu zitzaigun eta horretan dihardu udalak.

Baina dugun harridura hobeto azaldu nahian, esan beharra dugu, alkateak eta guraso hark (bakarra) elkarrizketa egin zutela. Gerora, bi zinegotzirekin egin zen hizketalidia. Izandako hizketaldi horietatik, bilera batetan elkartzeko gelditu ziren duela hilabeteak, hitz ordua jarri ere, eta zinegotziak oraindik zain daudela guraso talde hura noiz agertuko. Guraso garenok, zaretenok, egunerokoan mila oztopo edo gertakizun gertatu daitezkela badakigu eta ez azaltze hori ulertu dezakegu. Baina bueno, titularrak harridura sortzen digu.

Baina titularraz haratago, azpitituloa irakurri eta harriduratik haserrera pasatzen gara. Azpitituloak dituen letra eta hitz guztiak gezurra direlako. Udalari parke estalia eskatu eta erantzunik ez dutela jaso esaten dutelako.

Batetik, eskaera formalik ez da izan Udalean, alkatearekin zein zinegotziekin edukitako elkarrizketa bat ez bait da eskaera. Bestetik, duela urte bete izandako elkarrizketa horietan, parke estalia baino, umeekin egoteko lokala eskatzen zelako. “Guraso talde batek” kudeatuko lukeen lokala, sortutako gastu guztiak udalaren kontu izanda.

Bestalde, ulertezina egiten zaigu, abiarazitako firma bilketan, herritarren izen abizenak, nortasun agiri zenbakiak eta sinadurak eskatzea (edozein firma bilketan ohikoak direnak, noski), baina firma bilketa nork antolatzen duen adierazterakoan, “guraso talde batek” bezela identifikatzea soilik. Herritarrek, firma bilketa nork bultzaten duen jakiteko eskubidea dutela iruditzen zaigu.

Amaitzeko, Orioko EAJ osatzen dugunok, bat egiten dugu herrian parke estali batek mesede egion liokeela herritarrei, batez ere gure txikienei, horregatik elkarlanerako eta akordioetara iristeko prest gaude. Gure batzokiko ateak irekiak izango dituzte bilera egin eta elkarlan horretan aurrerapausoak ematen hasteko".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!