karkara.eus

OBBk derbia jokatuko du igandean Atletiko San Sebastian taldearen aurka

  kirola  Orio

Pasa den asteburuan OBBk Valentzian jokatu zuen jardunaldia, eta bi partida galdu zituzten oriotarrek.

OBBk derbia jokatuko du igandean Atletiko San Sebastian taldearen aurka
Asteburuan Valentzian jokatu du partida OBBk. | Ikusi handiago | Argazki originala

OBB sofbol taldeak Valentzian izan zuen hitzordua pasa den asteburuan, eta bi partida galdu zituzten oriotarrek Fenix taldearen aurka.

Hasiera ona eman zion OBBk lehen norgehiagokari; markagailuan aurretik jarri ziren, baina Valentziako taldeak gogor borrokatu zuen eta berdinketa lortu zuen. Herriko taldea erreakzionatzen saiatu, baina defentsan hainbat akats egin zituzten, eta Fenix taldeak irabazi zuen partida.

Bigarren partidan 3-3 berdinketa lortu zuten oriotarrek. "Markagailuan aurretik jartzeko aukerak izan genituen, baina ez genuen asmatu eta valentziarrak aurrea hartu ziguten". Partida 8-5 emaitzarekin amaitu zen.

OBB Taldetik Maria Caicoya jokalariak erasoan egindako lana azpimarratu nahi izan dute.

Derbia igandean
Hurrengo partida Atletiko San Sebastian taldearen aurka jokatuko du OBBk Mendibeltz zelaian; donostiarrak Ohorezko Ligan liderrak dira. Lehenengo partida 11:00etan izango da, eta hori bukatutakoan jokatuko dute bigarrena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa