Gaur 19:00etatik aurrera salduko dituzte Berri Txarraken kontzerturako sarrerak, Orion

Karkara 2017ko mai. 18a, 11:06
Berri Txarrak taldea.

Berri Txarrak taldeak kontzertua emango du hilaren 26an Etxeluze Gaztetxean.

Berri Txarrak taldeak kontzertua emango du hilaren 26an Orion. Etxeluze gaztetxean izango da saioa, eta sarrerak salgai jarriko dituzte gaur 19:00etatik aurrera Etxeluzen bertan.

Antolatzaileek jakinarazi dute denera 300 sarrera jarriko dituzte salgai, eta lagun bakoitzak gehienez 3 sarrera eros ditzake. Dagoeneko jendea bertan biltzen hasi da sarrerak erostei ahal izateko; gaztetxea ireki egin dute bertaratzen direnek babesean ilara egin dezaten.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!