Minutu gutxitan agortu ziren Berri Txarraken kontzerturako sarrerak

Karkara 2017ko mai. 19a, 11:01
Argazkikoek erosi zituzten lehen sarrerak (Mikel Arantzabal)

Maiatzaren 26an joko dute Etxeluzen

Atzo arratsaldean jarri ziren salgai Berri Txarrak taldeak Etxeluze gaztetxean emango duen kontzerturako sarrerak. 19:00etan hasi zen salmenta, baina zale asko goiz eta eguerditik egon ziren ilaran. Gaztetxea bazkalostean ireki zuten bertaratzen zirenek babesean ilara egin zezaten eta berehala bete zen Etxeluze. Zazpietan sarrerak saltzen hasi zirenean, minutu gutxitan agortu ziren guztiak.

Maiatzaren 26an emango du kontzertua Etxeluzen Lekunberriko taldeak, urtero gaztetxe eta gaztelekuetan ematen duten kontzertu sortaren barruan. Lizarran eta Oñatin emango dituzte sorta honetako beste bi kontzertuak eta horietarako sarrerak ere agortu dira dagoeneko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!