karkara.eus

Sexu aniztasunaren aldeko jaia antolatu du Xaltxerak taldeak

  kirola  Orio

Maiatzaren 20ko gauean egingo dute LGTBQI jaia Hatoz eta Errusta tabernata.

Datorren larunbatean, maiatzaren 20an, LGTBQI –LesGayTransBiQueerInter– gaua izango da Orioko hainbat tabernatan. Orioko Xaltxerak talde feministak antolatuta, sexu aniztasunaren aldeko jaia izango da, LGTBQI fobiaren kontrako egunaren harira.

22:00etan hasiko da festa, Errusta tabernan. LGTBQI karaokea egingo dute bertan; parte hartu nahi duenak tabernara joan besterik ez du egin behar. Gauerditik aurrera Hatoz tabernan jarraituko du festak, Dr. Myrna izango da han musika jartzen.

Gau osoan photocall-a, apaingarriak eta beste hainbat gauza izango dira tabernetan. Festara joango direnak LGTBQI gaiarekin lotutako mozorro edo arropak janztera gonbidatzen dituzte Xaltxerek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa