Ainara Manterolaren Oiartzun futbol taldeak maila galdu du

Karkara 2017ko mai. 22a, 15:47
Ainara Manterola futbol jokalaria.

Taldeak beharrezkoa zuen garaipena mailari eusteko, baina azken partida galdu egin zuen Zaragozaren aurka.

Oiartzun futbol taldea Bigarren Mailara jaitsi zen atzo, Zaragozaren aurka 0-2 galdu ostean. Azken hilabetetan lesionatuta egon bada ere, Ainara Manterola futbol jokalari oriotarrak jokatzen du Oiartzunen. Taldeak beharrezkoa zuen garaipena mailari eusteko, baina azken partida galdu egin zuten eta 15. postuan amaitu zuen liga Oiartzun taldeak.

Mila esker gure ondoan egon zareten guztioi. Egun bat gutxiago gelditzen da berriro ere 1.Mailan jokatzeko. Aupa neskak! mezua zabaldu zuten sare sozialetan partida amaitu ondoren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!