2005ean jaiotako gaztetxoen traineru estropada jokatuko da ekainaren 28an

Karkara 2017ko mai. 25a, 16:56

Estropadarako prestatzeko entrenamendua egiten dute larunbatero, arraun elkartearen egoitzan.

Orio Arraunketa Elkarteak gaztetxoentzat traineru estropada antolatu du ekainaren 28rako. 18:30ean izango da, eta 2005ean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute.

Estropada prestatzeko entrenamendu saioak egiten ari dira gazteak. Maiatzaren 20an bildu ziren lehen aldiz, eta datorren larunbatean egingo dute bigarren entrenamendua. Estropadan parte hartu nahi dutenek 689585244 telefono zenbakira deitu dezakete ekimenaren inguruko informazioa jasotzeko eta izena emateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!