Orioko tabernetan billete faltsuak zabaltzeagatik lagun bat ikertzen ari da Ertzaintza

Karkara 2017ko mai. 25a, 17:21

Ertzaintzatik jakinarazi dute, atzo arratsaldean pertsona bat Orioko hainbat tabernetan prezio baxua zuten edariak 50 euroko billete faltsuekin ordaintzen jardun zela.

Atzo arratsaldean Urola Kostako Ertzain-etxeko agenteek Orioko Udaltzaingoaren abisua jaso zuten. Antza denez, 30 urteko gizonezko bat Orioko hainbat tabernetara sartu zen eta prezio baxua zuten edariak 50 euroko billete faltsuekin ordaintzen jardun zen. Hainbat tabernari kaltetu gertatutakoaz ohartu ziren eta gainontzeko tabernariei abisua pasa zieten.

Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, Orioko Udaltzaingoak ustezko faltsutzailea atxiki zuen herriko lau establezimendutan billete faltsuak zabaldu zituelako, eta Ertzaintzaren esku utzi zuten. Ertzaintza pertsona hori ikertzen ari da dirua faltsutzeagatik, eta epailearen aurrean azalpenak eman beharko ditu 30 urteko gizonak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!