Uztailaren 8an, Orion jokatuko dute Eusko Tren Ligara sailkatzeko estropada

Karkara 2017ko mai. 26a, 16:40
2016ko Orioko emakumezkoen traineruaren irudia. (Joxemari Olasagasti)

Hamar arraun taldek jokatuko dituzte sailkapen estropadak. Lehen jardunaldia uztailaren 8an izango da Orion, eta bigarren estropada uztailaren 9an Donostian.

Traineru denboraldiari hasiera emateko hilabete eskas falta da. Emakumeen Eusko Tren Ligari esaterako uztailaren 8an emango diote hasiera Orion. Ligako lehen bi jardunaldietan kanporaketa estropadak jokatuko dituzte izena eman duten hamar taldek: Arraun Lagunak, Cabo, Lea Artibai, Deusto Bilbao, Donostiarra, Hernani, Hibaika, Portugalete, San Juan eta Orio. Horietatik lau azkarrenak sailkatuko dira udan zehar Eusko Tren Liga jokatzeko.

Hasiera batean, hamabi arraun elkartek eman zuten izena Orion eta Donostian jokatuko diren Eusko Tren Ligako sailkapen estropadetan parte hartzeko, baina azken egunetan Hondarribiak eta Zumaiak jakinarazi dute ez direla bertan izango.

EUSKO TREN LIGAKO ESTROPADEN EGUTEGIA

Uztailaren 8an, OrioN.
Uztailaren 9an, Donostian.
Uztailaren 22an, Santanderren.
Uztailaren 23an, Pasaian.
Uztailaren 29an, Getxon.
Uztailaren 30ean Zierbenan.
Abuztuaren 19an eta 20an, Zarautzen

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!