San Juan ermitaren inguruan hilda aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen oriotarra

Karkara 2017ko mai. 31a, 14:55
Larrialdi zerbitzuak ingurua hesitu dute, eta ikerketa abiatu dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren zergatia ezagutzeko.

Gaur goizean goizetik, larrialdi zerbitzuak atzo arratsaldean desagertu zen 55 urteko gizon oriotar baten bila aritu dira. Ertzaintzak eta Orioko Udaltzaingoak herrigunea eta inguruko mendiak miatu dituzte helikoptero baten laguntzarekin, eta goizean hilda aurkitu dute oriotarra. San Juan ermita inguruan topatu dute hilotza. Ingurua hesitu dute, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren zergatia ezagutzeko; besteak beste, gorpuari autopsia egingo diote 55 urteko oriotarrari zer gertatu zaion jakiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!