Ezustekoa eman du OBBk, liderraren aurka partida bat irabazita

Karkara 2017ko eka. 1a, 18:09
OBBk eta Atletico San Sebastian taldeak partida jokatu zuten igandean Mendibeltz zelaian. (OBB)

Orioko neskentzat garaipen "garrantzitsua" izan da igandekoa, OBBk ligako bigarren multzoan sailkatzea lortu baitu.

Pasa den asteburuan Orioko sofbol taldeak jardunaldia jokatu zuen Atletico San Sebastian taldearen aurka, Mendibeltz zelaian. Donostiarrek igandera arte ligako partida guztiak irabazi zituzten, baina oriotarrek ezustekoa eman zuten eta partida bat irabazi zuten ligako liderraren aurka.

Lehenengo partidan donostiarrak markagailuan aurre hartu zuten, eta horrela mantendu zen amaiera arte; OBBko jokalariek erasoan lan handia egin bazuten ere, ezin izan zuten partida irabazi.

Hala ere, bigarren partida desberdina izan zen. Oriotarrek hasieratik lanak ondo egiteko gogora eta indarra erakutsi zuten. OBBkoek lan ona egin zuten erasoan eta aurkariek egin zituzten hainbat akatsi esker, 0-6 emaitzarekin irabazi zuten partida.

Orioko neskentzat garaipen "garrantzitsua" izan da igandekoa, OBBk ligako bigarren multzoan sailkatzea lortu baitu, ligaren hasieran jarritako helburu nagusiena betez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!