Joxe Luix Gozategiri eskaini dio emakumezkoen traineruak Lekeitioko bandera

Karkara 2017ko eka. 12a, 16:39
Gozategiren familiarekin ospatu zuten arraunlariek garaipena. (Facebook: Aupa Orio)

Igandean Orioko emakumezkoen traineruak Lekeitioko VII. Ikurriña irabazi zuen.

Igandean Lekeitioko VII. Ikurriña izan zuten jokoan emakumezkoen traineruek. Orio izan zen estropadako txapelduna, 12:13,87 denbora eginda. Bigarren sailkatu zen Hibaika (12:12,04) eta hirugarrena izan zen Deustu (13:15,32).

Herriak harrera beroa egin zien arraunlariei, eta neskek bandera pasa den astean zendu zen Joxe Luix Gozategi Kallabarro-ri eskaini zioten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!