Mikel Arruti atezain oriotarra fitxatu du Azkoitiko Anaitasuna futbol taldeak

Karkara 2017ko eka. 12a, 16:46
Mikel Arrutiren aurkezpena Azkoitian. (Urola Kostako Hitza)

Orioko atezainak urtebeterako kontratua sinatu du Anaitasunaren gizonezkoen talde nagusiarekin.

Mikel Arruti Rezabal (Orio, 1991) da Azkoitiko Anaitasuna futbol klubak 2017-18 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa. Orioko atezainak urtebeterako kontratua sinatu du Anaitasunaren gizonezkoen talde nagusiarekin.

Ostiral arratsaldean Txerloia futbol zelaian aurkeztu zuten atezaina Josu Juaristi kirol zuzendariak eta Igor Quindos entrenatzaileak. Ibilbide luzea egin du futbolean Arrutik.  Jubenilen Ohorezko Mailan Antiguokon aritu zen, 2006tik 2009ra bitartean. Ondoren, atzerrira egin zuen jauzia, Eskoziara hain zuzen. Glasgowko Celtic taldean probak egin ondoren, Petershill taldean, Eskoziako Hirugarren Mailan aritu zen 2009-10 denboraldian.

Handik berriz ere Euskal Herrira itzuli zen. C.D. Rotetan aritu zen lehenik, 2010eko irailetik abendura bitartean, baina urtarriletik ekainera Zumarragako Urola K.E. taldean jokatu zuen. Azken bost denboraldietan Hirugarren Mailan aritu da Arruti, C.D. Pasajes taldean hain zuzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!