Ertzaintzaren auto batek eta BMW batek istripua izan zuten Orion, N-634 errepidean

Karkara 2017ko eka. 13a, 10:58
Bi autok elkar jo zuten igandean Orion, N-634 errepidean.

Hiru lagun zauritu ziren istripuan, bi ertzain eta herritar bat.

Antza denez astelehenean, ekainaren 12an, 17:00ak inguruan gertatu zen ezbeharra Orion, N-634 errepidean. Oraindik argitu ez dituzten arrazoiengatik Ertzaintzaren autoak eta BMW batek elkar jo zuten. Istripuaren ondorioz hiru lagun zauritu ziren, bi ertzain eta BMWa gidatzen zuen herritarra. Hirurak anbulantzian Donostiako ospitalera eraman zituzten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!