Hitzaldia emango du Estitxu Fernandezek ostegunean, Etxeluze gaztetxean

Karkara 2017ko eka. 13a, 18:01
Estitxu Fernandez 'Bizitzaren hasiera gure erditzearen jabe' liburua aurkezten. (Erein.eus)

Bizitzaldiak hitzaldi zikloaren barruan antolatu du saioa, Etxeluze Gaztetxeak.

Ostegunean Estitxu Fernandez Maritxalar kazetariak Bizitzaren hasiera gure erditzearen jabe hitzaldia eskainiko du, izen bereko liburua oinarri hartuta. Orioko Etxeluze Gaztetxean izango da saioa, eta bertan erditze kontzienteak garaiotan duen garrantzia azpimarratuko du Fernandezek. Erditzera doan emakumearentzat, informatuta egotea eta bizi duen egoeraz jabetzea zeinen mesedegarria izan litekeen azpimarratzen du liburuan, ez bakarrik ahalik eta erditze seguruena bizitzeko, baita erditzea esperientzia betegarria izan dadin ere.

Bitzaldiak hitzaldi zikloaren barruan antolatu du saioa Etxeluze gaztetxeak, eta gaiarekin interesa duten herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi dituzte. 19:00etan hasiko da Fernandezen hitzaldia, eta sarrera librea izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!