Ligako bigarren fasea hasi du OBBk asteburuan

Karkara 2017ko eka. 14a, 17:12
OBBk pasa den asteburuan Madrilen jokatu du partida Dridma taldearen aurka. (OBB)

Madrilen jokatu zuen partida OBBk Dridma taldearen aurka.

Igandean Espainiako Ohorezko Sofbol Ligaren bigarren fasea hasi zuen OBBk. Erreginaren Kopa jokatzea ahalbidetuko diwn plazarengatik borrokatzea izango dute helburu oriotarrek hurrengo jardunaldietan. Pasa den asteburuan esaterako, Madrilen jokatu zuten norgehiagoka, eta Dridma taldea izan zuten aurkari. Ohikoa den bezala bi partida jokatu zituzten, eta sentipen gazi-gozoa izan zuen talde oriotarrak.

Alde batetik, lehenengo partidan lehia estua jokatu zuten bi taldeek, baina aurkariek batearekin bi kolpe on eman zituzten eta markagailuan aurrera hartu zuten. 3-1 emaitzarekin madrildarrak nagusitu ziren.

Bigarren norgehiagokan Orioko taldeak aldaketak egin zituen, eta energiaz beteta abiatu zuten partida. Defentsa on bati esker 0-0 mantendu zuen markagailua OBBk hirugarren sarrera arte. "Partidako unerik zailenan batearekin kolpe onak eman genituen eta aurre hartu genuen markagailuan, 0-6 emaitza lortuz", azaldu dute. OBBk irabazi zuen partida 3-6 emaitzarekin.

OBBko arduradunek, Meritxell Muñiok bateatzen eta defentsan egindako "lan bikaina" azpimarratu dute.

 

Katalunia

Hurrengo partida Katalunian jokatuko du eta Proyecte taldea izango du aurkari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!