Chikung CFQ saioa eskainiko du Alex Arellanok uztailaren 1ean eta 2an

Karkara 2017ko eka. 20a, 16:23
Chikung saioa

Chikung CFQ osasun fisiko eta emozionala lantzeko teknika dela azaldu dute Mandalarako kideek. Txinako medikuntza tradizionalean du oinarria.

Alex Arellano adituak Chikung CFQ saioa eskainiko du uztailaren 1ean eta 2an Orion. Larunbatean eta igandean, 09:00etatik 14:30era, norberaren energia orekatzen erakutsiko die Arellanok parte hartzaileei. Mandalara elkartearen izango da ikastaroa.

Chikunga osasun fisiko eta emozionala lantzeko teknika dela azaldu dute Mandalarako kideek, eta Txinako medikuntza tradizionalean duela oinarria. Mugimendu leunen bidez, gorputzaren Ying-a eta Yang-a orekatzea du helburu, eta estresak, kezkek, nekeak edota animo faltak gorputzean sortzen duten blokeoa gainditzen laguntzen du.

Chikung saioan parte hartu nahi dutenek, 648487489 telefono zenbakira deituta izena emateko edo informazio zehatza jasotzeko aukera izango dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!