Haurrentzat jolas osasuntsuak egingo dituzte ostegunean, Etxeluze gaztetxean

Etxeluze gaztetxea.

Bitzaldiak zikloaren azken saioa antolatu dute ostegunerako. Haurrek ondo pasatzeko bilgunea izango da.

Ekainean zehar Bizitzaldiak zikloa egin dute Etxeluze Gaztetxean. Lehen bi saioetan Joseba Tapia trikitilariak eta Estitxu Fernandez kazetariak hitzaldia bana eskaini dute. Ostegunean egingo dute Bizitzaldiak ekimeneko hirugarren ekitaldia. Azkena ez da hitzaldia izango, gurasoek eta haurrek ondo pasatzeko bilgunea baizik. 17:00etan hasita, haurrentzat txokolatada eta jolas osasuntsuak egingo dituzte gaztetxean, eta gero kalejira egingo dute herrira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!