Jon Azkuek lagunarteko partidak jokatuko ditu absolutu mailako Espainiako eskubaloi selekzioarekin

Karkara 2017ko eka. 22a, 15:45
Jon Azkue eskubaloi jokalaria.

Uztailaren 2an eta 5ean jokatuko dituzte partidak Qatarren.

Absolutu mailako Espainiako eskubaloi selekzioko entrenatzaile Jordi Riberak uztaila hasieran selekzioarekin lagunarteko partidak jokatuko dituzten jokalarien zerrenda jakinarazi du. 16 jokalari deitu ditu entrenatzaileak, eta tartean da Bidasoa taldean jokatzen duen Jon Azkue oriotarra.

Uztailaren 2an eta 5ean izango dira partidak Qatarren, etxeko eta Tunisiako selekzioen aurka. Ekainaren 29an bilduko da taldea Madrilen, eta bertan egonaldia egin ondoren uztailaren 1ean Dohara hegazkina hartuko dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!