Zazpigarren urteurrena ospatuko dute igandean Etxeluzen

Karkara 2017ko eka. 29a, 13:14

Festa xumea eta gustagarria egin nahi dute. Bazkaria, kontzertua eta gehiago izango dira igandean gaztetxean.

Uztailaren 2an zazpi urte beteko dira herriko hainbat gaztek Etxeluze eraikina okupatu eta gaztetxe bihurtu zutenetik. Hori ospatzeko, urteurren jaia antolatu du asanbladak. Xumea.

Aurten, urteurren lasai bat egitea erabaki dute, guztiei irekia baina intimoa. Ospakizun xumea baina gustagarria egin nahi dugu aurten, giro etxekoian. Herri bazkariarekin hasiko dute jaia, 14:30ean; izena eman nahi duenak Hatoz, Errusta eta Kalakari tabernatan egin dezake. Bazkariaren ondoren mural bat margotuko dute gaztetxe kanpoan, eta Kaxilda plazaren inaugurazioa egingo dute. Ospakizunari amaiera emateko, 19:00etan kontzertu akustikoa izango da, Mikel Aranzabalen eskutik.

Erlazionatuak

Etxeluze: eraikitze lanetan

Karkara 2017 eka 28 Orio

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!