Bisigua Orio Estilora jaialdiko egitaraua

Karkara 2017ko uzt. 5a, 16:30
Bisiguaren jaia egingo dute uztailaren 13tik 16ra, Orion

Uztailaren 13tik 16era Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoa egingo da herrian, eta Orioko Udalak egitarau zabala antolatu du egun horietarako.

EGITARAUA

Uztailak 13, osteguna
- 20:00. Aurkezpen ekitaldia. Bertan parte hartuko dute Egunsenti Otxoteak, Pello eta Nikolasa erraldoiek eta Harribil dantza taldeak. Bisiguaren Laguna oroigarria jasoko dute Koteto Ezkurrak eta Esnal ostatuko Eugenia eta Mari Cruzek.
- 20:00. Pretritegiko sagardo dastaketa.
- 21:00. Afaria

Uztailak 14, ostirala
- 20:00. Petritegiko sagardoa dastaketa
- 21:00. Afaria

Uztailak 15, larunbata
- 12:00. Petritegi sagardoaren dastaketa.
- 12:00. Bisigu Lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean, Herriko Plazan.
- 12:00. Marmitakoa Herriko Plazan.
- 14:00. Bazkariak.
- 19:00. KAE 1 Ligako 10. estropada Oria ibaian, Orio Estilora bandera izango dute jokoan traineruek.
- 20:00. Petritegiko sagardo dastaketa.
- 21:00. Afariak.

Uztailak 16, igandea
- 12:00. Petritegiko sagardo dastaketa.
- 12:00. Hegaluzea parrilan errea, Eusko Labelen laguntzarekin.
- 14:00. Bazkariak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!