Surf jardunaldi inklusiboa egin dute asteburuan Orion

Karkara 2017ko uzt. 10a, 10:37

Berdin-Berdinak elkarteak eta Orioko Surf Taldeak antolatu dute ekimena elkarlanean.

Berdin-Berdinak elkarteko kideek surf jardunaldi inklusiboa egin dute asteburuan, Orioko Surf Taldeko kideen laguntzarekin. Elkarteak aniztasun funtzionala duten haur eta gazteak kirolean murgildu daitezen ekimen eta ikastaroak antolatzen ditu, eta larunbatean eta igandean surfa egiteko aukera izan dute Orioko Antilla hondartzan. Urritasunen bat duen gaztetxo bakoitzak bi laguntzaile boluntario izan ditu jardunaldian zehar, eta ederki pasa dute denek surfean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!