Bihar emango diote hasiera Bisiguaren Festari

Pello eta Nikolasa Bisigu Festaren inaugurazio ekitaldian dantzan.

Ostegunean 20:00etan izango da Bisigu Festaren inaugurazio ekitaldia, Herriko Plazan.

Lau eguneko jaiari hasiera emango diote bihar, Herriko Plazan. Gastronomia, kirola eta kultura uztartuko ditu bisiguaren jaiak eta herritarrak festan parte hartzera animatu dituzte Orioko Udaletik.

EGITARAUA

Uztailak 13, osteguna
- 20:00. Aurkezpen ekitaldia. Bertan parte hartuko dute Egunsenti Otxoteak, Pello eta Nikolasa erraldoiek eta Harribil dantza taldeak. Bisiguaren Laguna oroigarria jasoko dute Koteto Ezkurrak eta Esnal ostatuko Eugenia eta Mari Cruzek.
- 20:00. Pretritegiko sagardo dastaketa.
- 21:00. Afaria

Uztailak 14, ostirala
- 20:00. Petritegiko sagardoa dastaketa
- 21:00. Afaria

Uztailak 15, larunbata
- 12:00. Petritegi sagardoaren dastaketa.
- 12:00. Bisigu Lehiaketa Orioko elkarte gastronomikoen artean, Herriko Plazan.
- 12:00. Marmitakoa Herriko Plazan.
- 14:00. Bazkariak.
- 19:00. Gipuzkoako Emakumezkoen Traineru Ligako estropada eta KAE 1 Ligako 10. estropada Oria ibaian, Orio Estilora bandera izango dute jokoan traineruek.
- 20:00. Petritegiko sagardo dastaketa.
- 21:00. Afariak.

Uztailak 16, igandea
- 12:00. Petritegiko sagardo dastaketa.
- 12:00. Hegaluzea parrilan errea, Eusko Labelen laguntzarekin.
- 14:00. Bazkariak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!