Orioko gizonezkoen txalupak irabazi du Gipuzkoako Traineru Txapelketa, Getarian

Karkara 2017ko uzt. 12a, 21:18
Orioko gizonezkoen trainerua Gipuzkoako Txapelketako banderarekin, Getarian (IƱigo Gaiton)

Hirugarren txandan jokatu dute oriotarrek Hondarribia, San Juan eta San Pedrorekin batera.

Gaur Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu da Getarian, eta Orioko gizonezkoen txalupa izan da txapelduna, 19:46:92 denbora eginda. Hamaika ontzik parte hartu dute gizonezkoen senior mailako lehian; hirugarren txandan jokatu du traineru horiak Hondarribia, San Juan eta San Pedrorekin batera, eta estropadaren buruan jarri da hasieratik.

Bigarren izan da Hondarribia (19:53:54) sei segundura, eta hirugarren postuan sailkatu da bigarren txandan jokatu duen Donostiarra (20:10:04).

Hurrengo arraunlariek osatu dute gaur Gipuzkoako Traineru Txapelketa irabazi duen trainerua:  Endika Alberdi Iraola, Aritz Lizarralde Ibarbia, Bersaitz Azkue Irazusta, Oier Aizpurua Aranzadi, Unai Lizarralde Makazaga, Jon Agirrezabala Arrizabalaga, Alexander Esteban Silva, Paul Galdiz Salinas, Iñaki Elorza Usandizaga, Martxel Alday Salaberria, Imanol Garmendia Maiz, Jon Albizu Aiestaran, Josu Indo Mujika eta Gorka Aramberri Etxeberria (patroia). Igandean Giroa Veolia Bandera irabazi zuen taldearekin alderatuz, bost aldaketa egin ditu gaur Jon Sasalmendi entrenatzaileak.

Emakumezkoetan San Juan txapeldun
Emakumezkoetan San Juanek (10:44:35) irabazi du bandera. Hibaika bigarren sailkatu da bi segundura, eta hirugarren izan da oriotarren txalupa 11:06:66 denbora eginda.

Hurrengo arraunlariek osatu dute gaur Orioko emakumezkoen ontzia: Oihane Garate Iraola, Laura Triñanes Muñiz, Laura Jaramillo Marchena, Lukene Lizaso Elizondo, Miriam Aizpurua Zubeldia, Itziar Olasagasti San Sebastian, Tayde Gomez de Segura Lizaso, Garazi Oliden Gozategi, Andea Martin Martinez, Leire Arriola Makazaga, Amaia Zuaznabar Izagirre, Leire Begiristain Lopez, Itxaso Azkonobieta Ugartemendia eta Nadeth Agirre(patroia).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!