Hasi dituzte Muntoko pasealekua konpontzeko lanak

Karkara 2017ko abu. 3a, 16:10
Muntoko pasealekua konpontzeko lanak egiten ari dira.

Pasealekua amaitu baino berrehun metro lehenago lurra ondoratuta zegoen, eta hori konpontzen ari dira egunotan langileak.

Muntoko pasealekuko zenbait zati egoera txarrean zeudenez, horiek konpontzen ari da Uzkue Eraikuntzak SL enpresa, Orioko Udalak kontratatuta. Pasealekua amaitu baino 200-150 metro lehenago lurra ondoratuta zegoen, eta hori konpontzen ari dira egunotan langileak. Lanak egiten diren bitartean, Muntoko pasealekua itxita egongo da, baina zelaitik pasa daitezke herritarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!