Donostiako suak itsasotik ikusteko aukera izango da, Oriotik abiatuta

Karkara 2017ko abu. 14a, 13:13

Irteerak abuztuaren 16an eta 17an izango dira.

Orioko Udalak eta Begi Bistanek bi irteera antolatu dituzte, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak itsasontzitik ikusteko. Irteerak abuztuaren 16an eta 17an izango dira, asteazken eta ostegunarekin.

Itsasontzia Orioko kirol portutik aterako da bi egunetan, 21:15ean. Irteeran parte hartzeko txartelak aldez aurretik erosi behar dira, kanpinean eta turismo bulegoan: helduek, 30 eurotan, eta haurrek, 20 eurotan. Txartelak dagoeneko salgai daude.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!