Ostegunean jokatuko da Donostiako Estropadako sailkapen proba

Orio Arraunketa Elkarteko trainerua.

Osteguneko sailkapen estropadan emakumez osatutako 14 ontzik eta gizonezkoen 25 traineruk parte hartuko dute.

Arraun taldeentzat Donostiako Estropada da denboraldiko hitzordurik garrantzitsuena, eta datozen bi asteburuetan jokatuko da norgehiagoka. Ostegunean izango da sailkapen estropada, eta Kantauri itsasoko arraun taldeek parte hartuko dute, emakumezkoen eta gizonezkoen mailan jokoan izango diren zazpi plazetako bat eskuratzeko.

Ostegunean, 17:30ean hasiko da emakumezkoen sailkapen estropada. Denera, 14 ontzik parte hartuko dute, bi txandatan banatuta. Orioko emakumezkoen taldea izango da eskualdeko ordezkari bakarra, eta A taldean parte hartuko du.

Hurrengoa da emakumezkoen sailkapen probako parte hartzaileen zerrenda:

A taldea: Arraun Lagunak, Mecos, Hernani, Hibaika, Orio eta San Juan

B taldea: Cabo, A Cabana-Ferrol, Deustu, Lea-Artibai, Portugalete eta Castreña

Gizonezkoak 18:00etan
Gizonezkoen lehiari dagokionean, 25 traineruk jokatuko dute sailkapen proba, tartean Oriok. Gizonezkoen lehia 18:00­etan hasiko da.

Hurrengoa da gizonezkoen sailkapen estropadako parte hartzaileen zerrenda:

A taldea: Astillero, Bermeo-Urdaibai, Ares, Hondarribia, Kaiku, Ondarroa, Orio, San Juan, Sanpedrotarra, Tiran eta Zierbena

B taldea: Arkote, Puebla, Deustu, Getaria, Hibaika, Lapurdi, Mutriku, Santurtzi, Samartolameu, Zarautz, Zumaia

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!