Astelehenean irekiko dute Karela Kiroldegia

Karkara 2017ko abu. 30a, 17:02
Karela Kiroldegia.

Kiroldegiko mantentze-lanak egiteko geldialdi teknikoa egin dute bi astez, baina astelehenean irekiko ditu ateak kiroldegiak.

Astelehenean ikasturte berriari ekingo dio Orioko Karela Kiroldegiak. Mantentze lanak egiteko bi astez itxita egon da kirol gunea, eta denbora horretan besteak beste, igerilekua inguratzen duen sareta berritu dute, pista nagusiko itoginak konpondu dituzte eta porteriak eta tatamiak aldatu. Horrez gain, zaharkituta zeuden igerilekuko leihoak ere aldatzen ari dira langileak; hasiera batean lanek bi aste irautea aurreikusi du Orioko Udalak, beraz igerilekua ez dute astelehenean zabalduko, hilaren 11ko astean baizik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!