Donostiako Estropada jokatzeko sailkatu da Orioko emakumezkoen trainerua

Orioko arraunlariak estropadaren aurretik beroketak egiten.

Orioko trainerua 4. izan da gaur arratsaldean jokatu den sailkapen estropadan.

17:30ean ekin diote emakumezkoen mailako Donostiako Estropadako sailkapen probari. 12 txalupek parte hartu dute, eta lehenik eta behin faboritoen multzoak abiatu du erlojuaren aurkako estropada. Oriotarrak bigarren postuan hasi dira arraunean, Hibaikaren atzetik, eta maila ona erakutsi dute hasieratik. Txiki ontzia 42 palada eta erdiko abiaduran atera da, eta 5:58 denboran iritsi da balizara; laugarrena izan da lehen luzean San Juanen, Hibaika eta Mecosen atzetik.

Oriotarrek 11:24,80 denbora behar izan dute itsas milia eta erdiko ibilbidea osatzeko, eta laugarrenak izan dira sailkapen estropadan.

SAILKAPENA

1.- San Juan (11:09,68) izan da azkarrena
2.- Hibaika (11:14,20)
3.- Mecos (11:20,18 )
4.- Orio (11:24,80)
5.- Donostia Arraun Lagunak (11:29,22)
6.- Hernani (11:30,40)
7.- Deustu (11:44,32)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!