Hirugarrena izan da Orioko gizonezkoen txalupa Donostiako Estropadako sailkapen proban

Karkara 2017ko abu. 31a, 19:29
Orioko trainerua Donostiako portuan. (Iban Egiguren argazki estudioa)

Itsasoa oso nahastua eta zorrotza zegoela nabarmendu dute adituek.

Nesken lehia amaitu denean abiatu dute gizonezkoen txalupek erlojuaren aurkako estropada. Itsasoa oso nahastua eta zorrotza zegoela nabarmendu dute adituek, eta lehia estua izan da txalupen artean. Jon Salsamendi prestatzaileak hainbat aldaketa egin ditu ontzian, eta orain arte ligan atera ez duen taldea uretaratzea erabaki du. Lan txukuna egin du Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen traineruak, eta lehia estua jokatu du punta-puntako taldeekin. Hondarribia, Orio eta Urdaibai hiru segundoren barruan iritsi dira helmugara, baina bueltako luzean Urdaibaik aurre hartu die gainontzekoei. Hirugarrena izan da Orio sailkapen estropadako sailkapenean.

SAILKAPENA
1.- Urdaibai 19:51,64
2- Hondarribia 19:57,68
3.- Orio 19:57,48
4.- Kaiku 20:00,88
5.- Zierbena 20:07,02
6.- Tiran 20:09,70
7.- San Juan 20:13,86

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!