Jon Salsamendiren mezua: "Oriotar eta Orioko zale guztiei"

Karkara 2017ko ira. 8a, 12:24
Orio Arraun Elkarteko entrenatzaile Jon Salsamendi.

Orioko traineruko entrenatzaileak mezua zabaldu du sare sozialen bidez, oriotarrek herriko txalupan sinetsi eta denen artean indarrak batu ditzaten. Argazkia: Egiguren Argazkiak

Jon Salsamendi naiz, Orioko entrenatzailea. Talde osoak buruan dabilkigun amets/balentria hau partekatu nahi nuke zuekin: Igande honetan, Oriok inoiz lortu ez duen remontada batekin bandera etxera ekartzea!

Esatea erraza da, baina lortzea oso-oso zaila. Hala ere, argi dugu, gertatzekotan guztiok eragin beharko dugula, bestela ez da gertatuko. Zer gertatuko zain bagaude... ez da gertatuko! Eragiten badugu... gertatuko da!

Guk eguneroko lan eta ahaleginarekin probokatuko dugu. Inoiz baino gehiago. Zuek berriz, horiz jantzi, sinetsi, horretaz hitz egin, animoak eman, harro sentitu, amestu... Ba duzue zer egina!

Gaur bertan –ostirala–, 19:15 aldean txalupa plaza paretik pasatzen denean, aukera polita dugu denon artean indarrak batzeko. Guztion artean egindakoak beti izango du saria!

Imajinatzen al duzue denon artean irabazitako bandera batek zer nolako sentipenak sortuko lizkiguken?

Bateren batek pentsatuko du: eta lortzen ez ba dugu? Lortzen ez ba dugu ere, gure esku dagoen guztia egin izanak, inoiz baino harrotasun eta indar gehiago emango digu, ozen eta garbi AUPA ORIO!! esateko.

Ba al Gea?

Hemen gatoztik!

AUPA ORIO!!

Jon Salsamendi

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!