Astelehenean abiatuko dute Orioko Ludotekak eta Gaztelekuak ikasturte berria

Karkara 2017ko ira. 8a, 15:21
Orioko Ludoketa. (Txurrumuski)

Hilaren 11tik 22ra ate irekien saioak egingo dituzte Orioko Ludotekan.

Hilaren 11tik 22ra bitartean ate ireki saioak egingo dituzte Txurrumuski taldeak kudeatzen duen Ludotekan, eta herritarrek zerbitzua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Txurrumuskitik azaldu dute haurrek astean hiru egunetan joan ahal izango dutela Ludotekara: astelehenean eta norberak aukeratutako beste bi egunetan. 
 
Hurrengoak dira ikasturteko prezioak,
  • 45€ ikasturte osoa
  • 30€ urtarriletik aurrera
  • 15€ apiriletik aurrera 
Material eta programazio arloan berrikuntzak ere izango ditu ikasturte berrian Ludotekak, eta horren inguruko informazio zehaztua Ludotekan bertan jasoko dute oriotarrek.
 
Ludotekatik pasata, ludoteka.orio@txurrumuski.org helbidera idatzita edo 943-133005 telefono zenbakira deituta izango dute oriotarrek Ludotekan izena emateko aukera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!