Asteburuan jokatuko dituzte lehen partidak Orioko pilotariek

Karkara 2017ko ira. 15a, 13:09
Argazkia: Orioko Pilota Elkartea

Orioko Pilota Elkartearen izenean, Gipuzkoako kluben arteko binakako txapelketan parte hartuko dute hiru bikotek.

Datorren asteburuan, irailaren 15ean eta 16an, lehen partidak jokatuko dituzte Orioko Pilota Elkarteko pilotariek. Gipuzkoako kluben arteko binakako txapelketan parte hartuko dute elkarteko hiru bikotek.

Mirari Etxegiak eta Naroa Beldarrainek, emakumezko helduen gomazko paleta modalitatean bigarren mailan jokatuko dute aurten. Lehen partida larunbatean, hilaren 16an izango dute Hernanin, 15:00etan.

Gomazko paleta gizonezko helduen modalitatean, hirugarren mailan, Zigor Esoain, Unai Illarramendi eta Iban Arruti arituko dira. Ostiralean, irailaren 15ean, jokatuko dute lehen partida Illarramendik eta Arrutik, Soraluzeren aurka. 19:30ean hasiko da partida.

Aritz Lertxundik, Ibon Aranaldek eta Jon Zendoiak, eskuzko modalitatean bigarren mailan jokatuko dute. Etxean jokatuko dute lehen partida Lertxundik eta Aranaldek, Errenteriaren kontra. Larunbatean, irailaren 16an izango da partida, 17:00etan, Orioko Udal pilotalekuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!