Talai Mendik Herniora eta Riglosera irteerak antolatu ditu, astebururako

Karkara 2017ko ira. 15a, 16:48
Rigloseko Mailoak. (Huescaturismo.com)

Igandean Talai Mendirekin Erniora joan nahi dutenek, Herriko Plazan bildu beharko dute 08:00etarako.

Datorren astebururako hainbat irteera antolatu ditu Talai Mendi elkarteak. Alde batetik, irailaren 17an, igandearekin, Herniora joango dira, eta irteeran parte hartu nahi dutenek 08:00etarako Herriko Plazan bildu beharko dute.

Bestetik, larunbatean eta igandean taldeko eskalatzaileek asteburu-pasa egingo dute Huescako Rigloseko mailoetara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!