Eusko Label Ligako azken bi jardunaldiak jokatuko dira, asteburuan

Karkara 2017ko ira. 15a, 17:39
Orioko gizonezkoen trainerua.

Larunbatean Bermeon eta igandean Portugaleten izango dira estropadak.

Kontxako Bandera irabazi du Orioko gizonezkoen traineru nagusiak, eta Eusko Label Liga bukatzear dira TKE ligako traineruak. Azken bi jardunaldiak jokatuko dituzte arraun taldeek asteburuan. Larunbatean Bermeon izango dute hitzordua 18:00etan hasita, eta Bermeo Hiriko XXXV. Bandera izango dute jokoan. Igandean, berriz, Portugaleten XLIII. El Corte Ingles Bandera estropada jokatuko dute, 12:00etatik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!